XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRAGARPENA, GHI-114/90-P05 espedientearen gainean hartutako akordioari buruzkoa dena.

Diputatuen Kontseiluak 1990eko azaroaren 6ko bileran ondoren argitaratutako zati xedatzailea duen erabakia hartu du: Lehena.- Belauntzako Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioak behin betiko onartzea, erabaki honetako bigarren atalean xedatutakoa izan ezik, erabaki honetako zati xedatzailean adierazitako xehetasunekin eta behin behineko udal erabakian sartutako baldintzekin.

Bigarrena.- Belauntzako Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioak A.I.U. 3 arean eta A.I.U. 6 areako P.E.D. partzelan behin betiko onestea bertan behera uztea.

Hirugarrena.- Adierazitako aldaketa guztiak eta Belauntzako Udalak behin behineko onespen erabakian sartutakoak bilduko dituen Testu Birbildu bat elaboratzeko beharra ezartzea.

Testu hori Kontseilu honen behin betiko onespenera meneratua izango da, Bigarren erabakiari dagokionean.

Lehenengo erabakian adierazitako baldintzak betetzeari buruzko testu zatia dagokion kautotzera meneratuko da.

Erabaki hau behin betikoa da bide administratiboari dagokionez eta horren aurka Errekurtso Kontentzioso-Administratiboaren aurretiko Birjarpen Errekurtsoa jar daiteke, Foru Diputazio Txit Argi honetako Hirigintza, Arkitektura eta Ingurune Departamentuaren aurrean, iragarki hau argitaratu eta hilebeteko gehienezko epearen barruan, egokitzat jotzen den beste edozein erabiltzearen kalterik gabe.

Adierazi den epean GHI-114/90-P05 espedientea, aztertu ahal izateko, jendaurrean egongo da Foru Diputazio Txit Garai honetako Hirigintza, Arkitektura eta Ingurune Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan.

Donostia-San Sebastián, 1990.eko azaroak 9. Idazkari Teknikoa, MARIA MUNT DURAN.